Aurreko Post-ean azaltzen genuenez, Espainiako Hauteskunde Orokorretan, Barruti bakoitzak ez dauka pisu bera. Eta alderdiek barrutietan ere ez. Eskuragai dauden ordezkari kopurua eta aurkezten diren alderdiak ikusita, lau modutara sailkatu genituen barrutiak: Lehenik, 10 ordezkari edo gehiago hautatzen dituztenak; bigarrenik, 6 eta 9 artean hautatzen dituztenak, eta hirugarrenik txikienak, 5 edo gutxiago dituztenak. Horiei, tokian tokiko alderdiak, Estatu osoan ez, baina barruti jakin batzuetan aurkezten diren barrutiak gehitu dizkiegu, zehazki Katalunia, Euskal Herria, Galizia eta Kanariar Irletakoak. Azken horietan, konpetentzia are handiagoa da aulki bat lortzeko. Honela laburtuko litzateke banaketa hori:
Ordezkariak barrutian |
Barrutiak |
% | Ordezkariak |
% |
10 edo gehiago |
7 |
13,8 | 128 |
36,6 |
6-9 artean |
17 |
32,7 | 119 |
34 |
5 edo gutxiago |
28 |
54,5 | 103 |
29,4 |
Tokiko alderdiak |
14 |
32,7 | 108 |
30,8 |
Aipa dezagun barruti txikiek joera kontserbadoreagoa dutela, eta, beraz, orokorrean, Espainiako Legebiltzarrak sesgo Kontserbadore bat duela, hau da, aukera kontserbadoreak hobeto eta gehiago ordezkatuak daudela Kongresuan. Bi modutara gertatzen da hori:
- Lehenik, PPren nagusitasuna nabarmena da barruti txiki horietan; bigarrenik, PSOEk ere emaitza hobeak ditu, baina horrek ez du “aurrerakoi” izatearekin zerikusirik. Hots, barruti handietan, PSOE baino aurrerakoiagoak diren indarrek emaitza hobeak dituzte, bere ardatzean, eta horrek esan nahi du, barruti txikietako PSOE “Kontserbadoreagoa” dela barruti handietakoa baino.
- Bigarrenik, barruti txikietan aukera gutxi dituzte bosgarren eta laugarren geratzen diren alderdiek aulkia lortzeko, baita hirugarren tokian iristen diren batzuek ere. Horrek “alperrikako boto” asko sortzen ditu, eta eragiten du botoa aukera indartsuetan kontzentrazera, kasu honetan PP eta PSOEra.
Ikus dezagun hori, barrutikako sailkapenetatik abiatuta, alderdiz alderdi, 2016ko azken Hauteskunde Orokorretako datuekin.Lehenik, emaitza orokorrak:
Guztira (350) |
||
Aulki |
% |
|
PP |
137 |
39,1 |
PSOE |
85 |
24,3 |
UPodemos |
71 |
20,3 |
C’s |
32 |
9,1 |
ERC |
9 |
2,6 |
Cdc |
8 |
2,3 |
PNV |
5 |
1,4 |
EHB |
2 |
0,6 |
CC |
1 |
0,3 |
Guztira |
350 |
100 |
Eta, orain, barrutien tamainaren arabera:
Barrutiak | Txiki (3-5) | Ertain (6-9) | Handi (10-36) | |||
Aulki | % | Aulki | % | Aulki | % | |
PP | 53 | 51,5 | 41 | 34,5 | 43 | 33,6 |
PSOE | 29 | 28,2 | 30 | 25,2 | 26 | 20,3 |
UPodemos | 15 | 14,6 | 25 | 21,0 | 31 | 24,2 |
C’s | 3 | 2,9 | 10 | 8,4 | 19 | 14,8 |
ERC | 1 | 1,0 | 3 | 2,5 | 5 | 3,9 |
Cdc | 1 | 1,0 | 3 | 2,5 | 4 | 3,1 |
PNV | 1 | 1,0 | 4 | 3,4 | 0 | 0 |
EHB | 0 | 0 | 2 | 1,7 | 0 | 0 |
CC | 0 | 0 | 1 | 0,8 | 0 | 0 |
Guztira | 103 | 100 | 119 | 100 | 128 | 100 |
Taula honetatik hainbat elementu azpimarratuko ditugu.
- PPk eta PSOEk bere emaitza onenak barruti txikietan lortzen dituzte eta emaitzak okertzen doazkie barrutietan ordezkari kopuruak igo ahala. Lehen motiboa, begibistakoa da: banatzeko aulki gutxi dauden barrutietan, lehen postuetan ez dauden alderdiek aukera gutxi dituzte ordezkariak lortzeko. Bigarrena, barruti txikien, alegia, populazio txikiagoa dutenen izaera kontserbadoreagoa da. Bi faktoreak batuta, sesgo bat ezartzen da PP eta PSOEren aldekoa.
- Unidos Podemosi eta Ciudadanosi kontrakoa gertatzen zaie: barrutietan ordezkari gehiago egoteak aukera ematen die tartaren zati handiagoei koxk egiteko. Honen motiboak PP eta PSOEren inguruan azaldutakoak dira, baina kontrako zentzuan.
- Barruti txikietan beraz Bipartidismoa da nagusi, eta barrutiak igo ahala, 4 alderdiko Sistema batera gerturatzen gara.
- Honela, Barruti Txikietan PP eta PSOE garbi gailentzen dira, aulkien % 79,8 eskuratuta. Barruti ertainetan % 59,7ra jaisten da haien ordezkaritza, eta, azkenik. barruti handietan % 53,9koa da haien emaitza.
- Egoera hau nabarmen islatzen da PSOE eta UPren emaitza alderatuetan: Barruti txikietan, PSOEk UPri 11,6 puntuko aldea ateratzen dio, barruti ertainetan 3,8 puntukoa, eta barruti handietan UP da aurretik gelditzen dena 3,9 puntuko aldearekin.
Ikus ditzagun orain, Estatu mailako alderdiez gain, tokian tokiko alderdiak ere aurkezten diren barrutiak:
Alderdiak |
Emaitzak |
|
Aulki |
% |
|
PP |
28 |
25,9 |
PSOE |
20 |
18,5 |
UPodemos |
28 |
25,9 |
C’s |
7 |
6,5 |
ERC |
9 |
8,3 |
Cdc |
8 |
7,4 |
PNV |
5 |
4,6 |
EHB |
2 |
1,9 |
CC |
1 |
0,9 |
Guztira |
108 |
100 |
Azpimarra ditzagun elementu zenbait:
- Tokiko alderdiak dauden 14 barrutietan, oso bestelakoa da egoera. Konpetentzia handiagoa da, askoz: Kataluniako lau barrutietan ERC eta CdC ere indar handiz sartzen dira; Euskal Herriko lau barrutietan EAJ, EH Bildu eta Geroa Bai ere leihatzen dira; Galiziako lau barrutietan BNG aurkezten da, eta Kanariar Irletako bi barrutietan Coalición Canaria.
- Tokiko alderdiak dauden barrutietan lortzen ditu UPk bere emaitzarik onenak. Hau da: Konpetentzia handiena dagoen tokian, aulkien % 25,9 eskuratzen ditu, eta aztertutako multzo guztietan duen emaitzarik onena da. Emaitza honek lehen indar moduan kokatzen du, PPrekin batera, barruti horietan.
- PPk eta PSOEk, batuta, % 44,4 aulki eskuratzen dituzte tokiko aukerak dauden barruti horietan; eta Ciudadanosen % 6,5ekin apenas gainditzen duten % 50eko langa (%50,9). Jakina, emaitza horiek territorio historiko jakin batzuetara mugatuko bagenitu (Katalunia eta Euskal Herria, esaterako), oso ezberdinak lirateke emaitzak, joera hori asko nabarmenduko litzatekeelako. Are gehiago, Gaztela-Leoi, Gaztela-Mantxa edo Madrilekin alderatuko bagenitu emaitza horiek, zer esanik ez.
- Tokiko alderdiak ere leihatzen diren esparruan, Barruti handi bat dago, Bartzelona, 31 aulki dituena. Gainera, 8 barruti ertain daude, eta beste 5 txiki. 13 barruti ertain eta txiki horietan konpetentzia benetan da gogorra, eta “alperrikako” botoen kopurua oso handia.
Nere postekin loturak: Hiru eskenatoki Sánchezentzat. Espainia: lepoa eta burua | Toliati