Egilearen Fitxategiak: ionansa

EAEko hauteskundeak: jarraitu edo aldatu? Debate global baten euskal kontakizunak

Pandemiak pandemia, hauteskunde lehia izanen da EAEn datozen hilabeteotan. Uztailaren 12koa da Urkullu lehendakariaren bigarren saiakera, apirilaren 5ekoak huts egin eta gero. Zer da aldatu dena, ezer aldatu bada? Zein dira lehia honen gakoak? Xehetu ditzagun, beraz, parean ikusten ditugunak. … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zer eginen dugu hemen, elkarrekin? Kanpo politika adostu baten alde

Berriki entzun dugu EAEko Urkullu lehendakaria Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren Presidenteari, zentralizazio-deszentralizazio ardatzean, Alemania gisa joka dezan eskatuz. Maria Chivite Nafarroakoak ere aipatu du tokian tokikoak bere lekua izan behar duela krisiari aurre egiteko beharrizan politikoen erabakietan. Etchegaray Euskal Hiri … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Apirilaren 5eko hauteskundeetako erronka: berdin jarraitu edo aldatu? Ondorio orokorrak Soziometroaren datuetatik abiatuta

Argitara eman berri da EAEko Lehendakaritzaren Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena. Ikus dezagun zer dioen, lehenik, eta azter dezagun, ondoren, zein den adierazten duen joera. Argazki honek erakusten digu hiru alderdi gorantz datozela, PSE, EAJ eta EH Bildu, eta bi alderdi … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Euskal Geopolitika Elektorala: begirada bat euskal mendebaldetik (I)

Har dezagun Euskal Herriaren eremu geografiko bat eta beha ditzagun eremu horretan bizi diren euskalerritarren hautu politikoak. Euskal Mendebaldeaz ari gara. Ez zehazki barruti bati buruz, geopolitikoki, bi eremu bere hartzen dituen ingurune bati buruz baizik: Bilboko itsasadarra eta bere … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Udal Hauteskundeak eta Euskal Elkargoaren Osaketa: Aperitif moduan ohar batzuk

Euskal Herrian segitzen dugu hauteskundez hauteskunde. Hego Euskal Herrian berriki izan dira Udal Hauteskundeak, nahiz Nafarroako Foru Hauteskundeak ere. Orain, Ipar Euskal Herriaren txanda da. Datorren martxoaren 15ean eta 22an izanen dira bertako Udal Hauteskundeak. ¬†Legegintzaldiak 6 urtekoak direnez, aurrekoak … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Azaroaren 10eko plebiszitua

Batadoz hauteskundeak. Ez dakigu inoiz joan diren, baina hemen ditugu berriz. Hobe esanda, ekarri dizkigute. Auzitegi Gorenak zekarrena, historiako Spoiler handiena, -Osakidetzako azterketa filtratuen baimenarekin-, ezagutzen zuen Gobernuak. Bi bide zituen horren aurrean, eta hau da aukeratu duena.  Beste bidea… … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hiru eskenatoki eta bola estra bat. Espainia: lehengo burutik lepoa

Hauteskunde zurrunbiloan murgilduta dago Espainiako Monarkia Konstituzionala. Hauteskunde sistema proportzionalek bi helburu nagusiri erantzuten diete: batetik, gizartearen¬† iritzi politikoa ordezkarien banaketan islatzea; bestetik, gobernu egonkorrak lortzea. Lehenaren inguruan eztabaida daiteke. Bigarrenaren inguruan, aldiz, garbi xamar dago, 2014-2016 zikloan alderdien sistema … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Lurralde orekak eta desorekak Europako Parlamentuan

Europa. Bere buruaz beste gehienetan egin duen kontinentea. Inperioen, herrien, iraultzen eta ideien lurraldea. Ilustrazioaren gurasoa, eta barbariearen alaba. Lur zati izateaz gain, zer da Europa? Komunitate, proiektu, zibilizazio… zatitu edo elkartu? Banatu edo batu? Noraino iristen da, non hasten … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Barrutiak Espainiako Hauteskunde Orokorretan

Aurreko Post-ean azaltzen genuenez, Espainiako Hauteskunde Orokorretan, Barruti bakoitzak ez dauka pisu bera. Eta alderdiek barrutietan ere ez. Eskuragai dauden ordezkari kopurua eta aurkezten diren alderdiak ikusita, lau modutara sailkatu genituen barrutiak: Lehenik, 10 ordezkari edo gehiago hautatzen dituztenak; bigarrenik, … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin 1

Polarizazioa, Agenda Building, Euskal Aukerak

Polarizazioa ari du. Espainiar Estatuak, XIX. mende eta XX. mendeko lehen heren ezin gatazkatsuago batzuen ondoren, egonkortasuna eman dien bi sistema politiko kateatu ditu azken 80 urteotan: 1940etan eraiki eta 1950etan teknokratikoki trinkotu zen Estatu Frankista, eta 1976-1981 urteetan zehaztu … Irakurtzen jarraitu

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi