Artxiboa gaika: Uncategorized
Hauteskundeak uztailaren 12an: zer gertatuko da?
Euskal Herria abiapuntu harturik, baliagarri zitzaigun Mendebalde, Erdialde, Hegoalde eta Ekialde banaketa. EAEn, zehazki, bi eremu berezi genituen: Mendebaldea eta Erdialdea. Bistan da EAEko hauteskundeetan hiru direla barrutiak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. Beraz, Euskal Herriko abiapuntutik egingo dugu lehen hurbilpena, … Irakurtzen jarraitu
EAEko hauteskundeak: jarraitu edo aldatu? Debate global baten euskal kontakizunak
Pandemiak pandemia, hauteskunde lehia izanen da EAEn datozen hilabeteotan. Uztailaren 12koa da Urkullu lehendakariaren bigarren saiakera, apirilaren 5ekoak huts egin eta gero. Zer da aldatu dena, ezer aldatu bada? Zein dira lehia honen gakoak? Xehetu ditzagun, beraz, parean ikusten ditugunak. … Irakurtzen jarraitu
Zer eginen dugu hemen, elkarrekin? Kanpo politika adostu baten alde
Berriki entzun dugu EAEko Urkullu lehendakaria Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren Presidenteari, zentralizazio-deszentralizazio ardatzean, Alemania gisa joka dezan eskatuz. Maria Chivite Nafarroakoak ere aipatu du tokian tokikoak bere lekua izan behar duela krisiari aurre egiteko beharrizan politikoen erabakietan. Etchegaray Euskal Hiri … Irakurtzen jarraitu
Apirilaren 5eko hauteskundeetako erronka: berdin jarraitu edo aldatu? Ondorio orokorrak Soziometroaren datuetatik abiatuta
Argitara eman berri da EAEko Lehendakaritzaren Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena. Ikus dezagun zer dioen, lehenik, eta azter dezagun, ondoren, zein den adierazten duen joera. Argazki honek erakusten digu hiru alderdi gorantz datozela, PSE, EAJ eta EH Bildu, eta bi alderdi … Irakurtzen jarraitu
Euskal Geopolitika Elektorala: begirada bat euskal mendebaldetik (I)
Har dezagun Euskal Herriaren eremu geografiko bat eta beha ditzagun eremu horretan bizi diren euskalerritarren hautu politikoak. Euskal Mendebaldeaz ari gara. Ez zehazki barruti bati buruz, geopolitikoki, bi eremu bere hartzen dituen ingurune bati buruz baizik: Bilboko itsasadarra eta bere … Irakurtzen jarraitu
Udal Hauteskundeak eta Euskal Elkargoaren Osaketa: Aperitif moduan ohar batzuk
Euskal Herrian segitzen dugu hauteskundez hauteskunde. Hego Euskal Herrian berriki izan dira Udal Hauteskundeak, nahiz Nafarroako Foru Hauteskundeak ere. Orain, Ipar Euskal Herriaren txanda da. Datorren martxoaren 15ean eta 22an izanen dira bertako Udal Hauteskundeak. Legegintzaldiak 6 urtekoak direnez, aurrekoak … Irakurtzen jarraitu
Azaroaren 10eko plebiszitua
Batadoz hauteskundeak. Ez dakigu inoiz joan diren, baina hemen ditugu berriz. Hobe esanda, ekarri dizkigute. Auzitegi Gorenak zekarrena, historiako Spoiler handiena, -Osakidetzako azterketa filtratuen baimenarekin-, ezagutzen zuen Gobernuak. Bi bide zituen horren aurrean, eta hau da aukeratu duena. Beste bidea… … Irakurtzen jarraitu
Hiru eskenatoki eta bola estra bat. Espainia: lehengo burutik lepoa
Hauteskunde zurrunbiloan murgilduta dago Espainiako Monarkia Konstituzionala. Hauteskunde sistema proportzionalek bi helburu nagusiri erantzuten diete: batetik, gizartearen iritzi politikoa ordezkarien banaketan islatzea; bestetik, gobernu egonkorrak lortzea. Lehenaren inguruan eztabaida daiteke. Bigarrenaren inguruan, aldiz, garbi xamar dago, 2014-2016 zikloan alderdien sistema … Irakurtzen jarraitu
Lurralde orekak eta desorekak Europako Parlamentuan
Europa. Bere buruaz beste gehienetan egin duen kontinentea. Inperioen, herrien, iraultzen eta ideien lurraldea. Ilustrazioaren gurasoa, eta barbariearen alaba. Lur zati izateaz gain, zer da Europa? Komunitate, proiektu, zibilizazio… zatitu edo elkartu? Banatu edo batu? Noraino iristen da, non hasten … Irakurtzen jarraitu
Barrutiak Espainiako Hauteskunde Orokorretan
Aurreko Post-ean azaltzen genuenez, Espainiako Hauteskunde Orokorretan, Barruti bakoitzak ez dauka pisu bera. Eta alderdiek barrutietan ere ez. Eskuragai dauden ordezkari kopurua eta aurkezten diren alderdiak ikusita, lau modutara sailkatu genituen barrutiak: Lehenik, 10 ordezkari edo gehiago hautatzen dituztenak; bigarrenik, … Irakurtzen jarraitu